Bilbao Bizkaia Friendly – Bilbao Pride EPOA-EuroPride eta InterPride konferentzietan izan da

Goteborg

Irailaren 21etik 24ra eta urriaren 5etik 8ra EPOA-EuroPride Europako Prideen antolatzaileak biltzen dituen erakundearen bilera orokorrean eta InerPride munduko Prideen sarearen konferentzian parte hartu du Bilbao Bizkaia Friendlyk. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Fabio Gonzalez Bilbao Prideren koordinatzailea izan da delegazioaren arduraduna.

Indy

Fabio Gonzalez

Topaketa bietan formakuntza tailerrak eta eztabaidak izatez gain hurrengo erabakiak hartu ziren: Europakoan Thessaloniki (Grezia) izango da Euro Pride 2020 eta mundukoan Copenhagen-ek hartuko du 2021ko World Pride eta Atenasen egingo da 2019ko nazioarteko konferentzia.

Honekin batera eta lehen aldiz, EPOA-EuroPrideren exekutiba bilduko da Bilbon, 2018ko martxoan.  Izan ere Bilbao-Bizkaia bere aurre-hautagaitza aurkeztu du hurrengo urteetan Europako edo nazioarteko zita LGBT+ bat antolatu ahal izateko.

Topaketa hauek garrantzitsuak dira, alde batetik LGBT+ eta arlo Friendly-ren inguruan informazioa eta esperientziak elkarbanatzeko eta bestetik Bilbao-Bizkaia helmuga LGBT+ kokatzeko eta bultzatzeko.